Berriak COVID-19
Atzealdea Konfinamendua arintzeko 3. fasea eta neurriak
Informazio guztia
2020·06·09
- Mugikortasun mugagabea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan. EAEtik kanpo joan-etorriak egin ahal izango dira pisuzko arrazoiengatik badira.
- 70 urtetik gorakoek eta arrisku taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko guneetan, 10:00etatik 12:00ak arteko eta 19:00etatik 20:00ak arteko ordu tarteetan.
- Saltoki txikiak, merkataritza guneak eta azokak edukiera %60ra mugatuta.
- Jatetxe/tabernetan eta elkarte gastronomikoetan edukiera muga kentzen da, baldin eta mahaien edo mahai multzoen artean bi metroko tartea bermatzen bada. Barrako zerbitzua baimentzen da, gutxienez 2 metroko tartea utziz bezeroen edo bezero-taldeen artean.
- Gaueko aisialdirako diskotekak eta tabernak ezin dira ireki.
- Familia eta gizarte bileretarako gehiengo kopurua 20 pertsonakoa izango da (etxean, lokal pribatuetan edo espazio publikoetan).
- Haurrentzako eta gazteentzako astialdiko jarduerei berriro ekin ahal izango zaie muga batzuekin, esaterako: parte-hartzaileak taldeetan antolatu beharko dira, eta taldeok hamabost lagunekoak izango dira gehienez begiraleak barne.
- Irurako liburutegian mailegu zerbitzua erabilgarri egongo da.
- Garraio publikoan nahitaezkoa da maskara erabiltzea 2 metroko distantzia mantentzen saiatuz.
- Zinema, antzoki, auditorio, karpadun zirku, museo, erakusketa areto, kultur ikuskizunetara bideratutako establezimendu, kultur jardueretan, etab. %60ko aforoa eta kasu gehienetan aldez aurretik izendatutako eserlekua.
- Turismo aktiboa eta jarduera fisikoa egiterakoan 30 pertsona gehienez.