Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Ez eman zure datu pertsonalak telefonoz
Azken egunotan hainbat herritarrek ustez argia eta elektrizitatea merkaturatzen duen energia aholkulari baten deia jaso dute, eskaintza baten berri emanez. NANa eta kontu korronteko zenbakia eskatzen dituzte, beste datu pertsonal batzuekin batera.
2020·11·19

Honen aurrean, Tolosaldeko Kontsumo Bulegotik gogorarazten dugu inoiz ez direla datu horiek telefonoz eman behar. Ez behintzat norekin hitz egiten ari garen ziurtasunez jakin gabe, eta kontratatuko dugunaren aurretiazko froga idatzirik izan gabe.