Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Euskaraz egin nahi al duzu? Zatoz mintzalaguna egitasmora

Mintzapraktika egiteko egitasmoa da.

2022·09·20

Mintzapraktika egiteko egitasmoa da. Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak, eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu astean ordu betez euskaraz hitz egiteko.

Zertarako?

Euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko... Mila arrazoi daude Mintzalaguna izateko!

Parte hartzeko baldintza

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

Noiz?

  • Parkean zauden bitartean, ikastetxeko sartu-irteeretan, eskola kirolako tartean.
  • Txakurra paseatzean
  • Egiten dituzun beste jardueretako lagunekin kafea hartzen duzunean.

Izen ematea

Doakoa da eta ikasturte osoan irekita dago. Izen-emate orria bete eta zure udaletxean utzi dezakezu, edota on-line eman dezakezu izena: labur.eus/tolosaldea_mintzalaguna Zurekin jarriko gara harremanetan.

 

Dokumentuak deskargatu

Izen-emate orria [pdf]