Agenda

Atzealdea EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

03 ABE

Euskararen eguna ospatuko dugu egun guztian zehar ekintza ezberdinak burutuz. Goizean, ikastolan, Argitxo iratxoaren mezuarekin emango zaio hasiera egunari. Hainbat ekintza eta emanaldi izango dira egunean zehar, baita musika eta dantzak ere. Urtero bezala ikasle-ohien bisita izango dugu eta solasaldiaz gozatuko dugu. Arratsaldean, 15:30ean herriko plazan, LH6koek pregoia irakurri ostean, ikasleen dantza emanaldia izango da. Aurten ere abesbatza ere gerturatuko da egun honetan eta elkarrekin abestuko dugu. Amaieran txokolatada izango da denentzat. 

(Norberak bere edalontzia ekartzea eskertzen dugu)