Agenda
Atzealdea
Euskararen eguna 2018
3 ABE
Abenduaren 3an ospatu genuen Euskararen Nazioarteko Eguna. Aurtengoa egun oso berezia izan da Euskal Herrian, Tolosaldean eta Iruran, Euskaraldiaren amaierarekin bat egin baitu.
Egitaraua txukun-txukun bete genuen, baina, eguraldia zalantzazkoa zenez, plazan egin beharrean frontoian egin genuen ospakizun guztia.
Egitaraua
- 15:15: Frontoian elkartzea: Ikastolako umeak kalejiran etorriko dira frontoira.
- 15:30: Ikastolako ikasleen pregoia eta adierazpen instituzionala
- 15:45: Euskaraldiari agurra: Aitor Mendiluzeren bertsoak
- 16:00: Ikastolako haurrek prestatutako ikuskizuna
- 16:15: Gaztaina-jatea
- 16:40: Mosaikoa osatzea: ahobizi eta belarriprestak irudikatu plazan herritar guztien laguntzarekin, eta argazkia atera
- 17:00: Euskaraldiaren amaierako txupinazoa
Euskaraldia 2018