Agenda
Atzealdea Euskararen eguna
Goizean Ikastolan eta arratsaldean San Migel plazan
Euskararen eguna ospatuko dugu egun guztian zehar ekintza ezberdinak burutuz.
Goizean, ikastolan, egunari hasiera emateko aurkezpena antolatuko dute ikasleek. Jarraian, ikasle ohien bisita izango dugu eta beraiekin solasaldia izateko aukeraz gozatuko dugu.
Abesti, kantu, jolas, marrazki eta dantzekin girotuko dugu goiza. Arratsaldean, 15:30ean kalejiran Ikastolatik herriko plazara joango gara. Bertan LH6koek pregoia irakurri ostean, Udal ordezkariaren hitzak entzungo ditugu. Ikasleen dantza emanaldia eta bi abesti eskainiko dituzte abesbatzaren
laguntzarekin.
Ikasleen saioari amaiera emateko txokolatada izango da bertaratu diren guztientzat. (Norberak bere edalontzia ekartzea eskertzen dugu).