Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskararen aurkako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Galtzaundik eta UEMAk
Elkarretaratzea
2025·07·18

Bihar goizean izango da elkarretaratzea, Tolosan, goizeko 12:00etan.
"Euskara bigarren mailako hizkuntza izatera kondenatu dute, beste behin ere. Izan ere, eskuin muturreko Vox alderdi espainiarraren eskariz, EAEko udal legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ditu Espainiako Auzitegi Gorenak ere eta, euskara lehenetsiz gero, hizkuntzen koofizialtasuna urratzen dela ebatzi dute sententzian."
Irakurri hemen adierazpen osoa.
