Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskaraldiaren inguruko hainbat ohar
Euskaraldia
2025·05·08
Euskaraldiaren aurtengo edizioa gero eta gertuago dago, eta Iruran ere prestaketak abian dira. Herritarrek Euskaraldian izena eman eta txapak jasotzeko aukera izango dute ondorengo egunetan San Migel plazan jarriko den mahaian:
- Maiatzaren 9an, 18:00etatik 19:00etara.
- Maiatzaren 13an, 18:00etatik 19:00etara.
Gainera, Euskaraldiaren inguruan hainbat ekimen antolatu dira herrian, herritarrak parte hartzera animatzeko helburuarekin:
- Maiatzaren 15ean, Euskaraldiari hasiera emango zaio 11:00etan herriko plazan, Anoeta eta Irurako ikastoletako haurren parte-hartzearekin.
- Maiatzaren 16an, “Kutsidazu bidea, Ixabel!” antzezlana eskainiko da 19:00etan Kulturuneko aretoan, Txalo-Talo elkartearen eskutik.
- Maiatzaren 17an, Ikastolaren egunean, Euskaraldiko LIPDUBA egingo da 12:30ean ikastolan.
Hemen Euskaraldiko abestia.