Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskaraldian izena eman du Irurako Udalak

Euskaraldia

2025·05·05


Aurten, maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldia, eta zabalik dago izena emateko epea.

Irurako Udalak, entitate gisa Euskaraldian parte hartzea erabaki du, eta jada izena eman du. 

Euskaraldiaren xede nagusia herritarren hizkuntza-jokabideak aldatzea eta euskararen erabilera sustatzea da. Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta lehenengo aldiz udaberrian egingo da.

Irurako Udalak argi dauka euskararen normalizazioan duen ardura, eta horregatik hartu du parte hartzeko erabakia. Udaleko langileei ekimenaren inguruko informazioa helaraziko zaie, ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatuz.

Era berean, udalak dei egiten die herritarrei Euskaraldian parte har dezaten, eta gonbidapena luzatzen die bertan aktiboki parte har dezaten, kontuan hartuta norbere hizkuntza-ohiturak aldatzeak inguruan ere baduela eragina, eta horrek euskararen presentzia indartu dezakeela.

Bi rol izango dira aurten ere Euskaraldian:

  • Ahobizi. Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Besteek euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean ere, lehen hitzak, beti, euskaraz egingo ditu; hauek euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko du.
  • Belarriprest. Berak erabakiko du euskaraz noiz eta norekin egin. Baina, euskaraz dakitenek berari euskaraz hitz egitea nahi du.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete honako estekan: https://izenematea.euskaraldia.eus

Navigation Menu

Navigation Menu