Tolosaldeko euskaltegietan izena emateko epea ireki da
2023·09·08
Ikasi euskara Tolosaldean
2023-2024 ikasturtea:
Matrikulazioa epea irekita irailaren 1etik 20ra arte.
Iruran ikasi nahi baduzu
- Izen ematea: Udaletxeko euskara zerbitzuan edo AEK Euskaltegian.
Tolosan ikasi nahi baduzu
- Izen ematea: Aitzol Udal Euskaltegian (943 65 10 06 - aitzolue@tolosa.eus).
Gainerakoak
- Izen ematea: AEK euskaltegian (943 59 17 04 - andoain@aek.eus).
Aitzol Udal euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k 2023/2024 ikasturtean eskualdean eskainiko diren euskara ikastaroak aurkeztu dituzte Ibarran. Ikasturte honetan eskualdeko hamar herritan izango da euskara ikasteko aukera: Alegian, Anoetan, Asteasun, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Lizartzan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Herrian bertan euskara ikasteko aukera izango ez dutenek ere, herritik gehienez 10 minutura izango dute euskara ikasteko aukera.
Herritar guztientzat egokitutako ikastaroak
A1 mailatik C2ra arteko ikastaroak eskainiko dituzte bi euskaltegiek, hau da, euskara oinarri oinarritik ikastetik hasi eta goi mailaraino lantzeko aukera izango da gure eskualdean. Aitzol Udal Euskaltegiko zuzendari Ainara Arakamak azaldu duenez, “klaseak herrietan jasotzeko aukeraz gain, bertaratu ezin direnek autoikaskuntza bidez ikasteko aukera ere izango dute, ikasketa metodo ez-presentzialari esker”. galtzaundi@galtzaundi.eus, 943 65 50 04, www.galtzaundi.eus.