Eduki publikatzailea

Atzealdea Establezimendu lagunkoiak Iruran

Establezimendu lagunkoiak Iruran

2025·10·14


Ba dira urte batzuk Irurako Udala EGUZKI-TXOKO JubilatueN Elkartearekin batera “Irura Lagunkoia” proiektua jarri zuela abian, “Euskadi lagunkoia” ekimenaren barnean, honen helburua adineko pertsonen, eta oro-har herritar guztien parte hartzea bultzatzea da auzo eta inguruneak hobetzeko asmoz, zahartzen goazen heinean gure bizitza herrian egiten jarraitzeko aukera izan dezagun.

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen bat da eta gaur egun 87 udalerri daude atxikituta sare honetara.

ESTABLEZIMENDU LAGUNKOIAREN programa abian jarri nahi izan da Irura LAGUNIKOIATIK honako errealitatearen aurrean:

  • 1. Adineko herritarrak bertako dendetako kontsumitzaileak dira,
  • 2. Dendariak garrantzi handia dute adinekoen autonomian bultzatzen, bizi-kalitatea bermatzen eta zailtasunen hasierak antzematen.
  • 3. Establezimenduek betetzen duten paper komunitarioa balorean jartzea garrantzitsua da.

Irura Lagunkoiak programa honen barne egindako lanketaren ondoren, hauek dira herriko establezimenduek adin guztiekin lagunkoiagoak izateko hartu dituzten konpromisoak:

  • 1. Deskantsurako aulkiak izatea.
  • 2. Kartelak eta prezioak, argiak, bistan egotea eta eguneratuak izatea.
  • 3. Euskarri elementuak izatea ( lupa, makilak eusteko tresnak, abanikoa …).
  • 4. Bezeroei era aktiboan entzutea.
  • 5. Ondo hornitutako komun publikoa eskaintzea.
  • 6. Leku irisgarria ranparekin eta oztoporik gabeko pasiloekin
  • 7. Argiztapen egokia eta nahikoa.

Oraingoz programa honetan atxikitujnm diren Irurako establezimenduak hauek dira:

  • IRURAKO FARMAZIA
  • “TXIMAK” ILEAPAINDEGIA
  • XARE KAFETEGIA
  • IRURA KAFETEGIA
  • OSTATUA
  • TRINKETEA

Komunikatua.

Navigation Menu

Navigation Menu