Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Eskola-kiroleko jarduerei berrekin zaie

LABIk 2021eko urtarrilaren 11n erabaki zituen neurri berrien artean, erabaki zuen ere —Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan.

2021·01·13

LABIk 2021eko urtarrilaren 11n erabaki zituen neurri berrien artean, erabaki zuen ere —Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.

Eskola kirolaz ulertzen denez, 6/16 urte bitarteko ikasleek eskola-orduetatik kanpo egiten dituzten kirol jarduera guztiak, bere barne hartzen ditu: ikastolak kudeatzen duen eskola-kirola, udalen kirol-ikastaroak zein klubek antolatutako eskolak.

Hori dela eta, udal honek erabaki du, Iruran ere 6/16 urte bitarteko haur eta gazteek hasi daitezkela eskola-kirola, udaleko kirol ikastaroak (irristaketa, eskalada eta DAD) eta xare eskolak praktikatzen.

Iruran pandemiaren inzidentzia tasa altua denez, eta igotzen jarraituz gero eremu gorria bihurtzeko arriskua dagoenez, kirol jarduerei urtarrilaren 18an emango zaie hasiera, goian adierazitako neurriak hartuaz.