Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Eskola Agenda 2030eko udal-foroa

Irurako ikastolako ikasleek ikasturte honetan basoei buruz egindako lana aurkeztu diote alkateari.

2022·05·31

Gorka Murua Alkateak eta Aitor Gonzalez ingurumen-teknikariak, Irurako ikastolako ikasleekin Eskola Agenda 2030eko udal-foroa ospatu dute herri-eskolan.

Lan hori burutzeko hainbat jarduera burutu dituzte ikasturtean zehar:

  • Haur Hezkuntzakoak, besteak beste, marrazki eta jokoen bidez, basoan bizi daitezkeen animalia eta landareak ezagutu dituzte. Gabonetan ere antzeztutako ipuin baten bidez basoaren garrantzia eta basoa ondo zaintzeko zer egin eta zer ez duten egin behar ezagutu zuten.
  •  1. eta 2. mailakoak bingo jolasarekin landare eta zuhaitzak bizidun ugarirentzat bizileku direla eta horiek ondo zaindu behar ditugula jabetu dira, gune berdeek euren bizitzan duten garrantziaz ohartu dira eta ibili diren lekuetan zuhaitz gehienak berdinak direla ikusi dute.
  • 3. eta 4. mailakoak basoko altxorrak ezagutu dituzte: zuhaitzez gain, bizidun ugari daudela jakin dute. Gehienak ezkutuan bizi arren, hauen arrastoak identifikatu eta izenak ezagutu dituzte. Basoaren egoera aztertu eta zuhaitz batzuk besteetatik bereizten ere ikasi dute.
  • 5. eta 6. Mailakoak Basoaren egitura eta egoera aztertzen aritu dira eta klabe dikotomikoak erabiliz zuhaitz ezberdinak ezagutu dituzte.

Lana aurkezteaz gain, basoak babesteko eta zaintzeko ikastolak hartutako konpromisoak zeintzuk diren azaldu dituzte, hala nola; natura zaindu eta errespetatzea, zaborrik utzi gabe eta animaliak bakean utziz; mendian eginak dauden bideetatik ibiltzea, higadura saihesteko; besteren batek utzitako zaborrak jasotzea; Basoa hobeto ezagutzeko eta maitatzeko, gehiagotan bertara joatea, betiere, zarata gutxi ateraz. Ahal dutenetan zuhaitzak landatzeko konpromisoa ere hartu dute (zuhaitz egunetan, ...)

Ondoren, ikasleek Garapen Jasangarrirako 15. Helburuak lortu nahi dituen helmugetara iristeko eskaerak ere aurkeztu dizkiete udal-ordezkariei:

  • Herritarrok natura zaintzeko kontzientzia har dezagun, urtean zehar gure ingurua ezagutzeko eta garbi mantentzeko ekintzak edo tailerrak antolatzea.
  • Lehen hezkuntzako ikasleentzat, baso-eskola antolatzea.
  • Ehiza neurrian egiten dela kontrolatzea, mendiko bideak zaintzea eta bertan dauden ibilbideak informazio desberdinekin osatzea.

Gorka Murua alkateak ikasleei egindako lana eskertu die eta egindako eskaeren inguruko azalpen batzuk eman arren, datorren ikasturtearen hasieran ospatuko den Eskolako Agenda 2030en udal-foroan erantzun zehatzagoa emateko konpromisoa azaldu du.

Agenda Escolar 2030