Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Eskerrik asko Toti, Udalaren eta herritarren izenean...

zure pilotari-ibilbidean “Irura” izena erabiliaz, munduan barrena herriaren izena zabaltzeagatik.

2023·03·07

Irurako Ametsa Pilota Elkarteko ordezkari Mikel Uzkudunen hitzak

Adiorik ez, Toti!

"Toti" (Jesus Mari Loitegi Yaben) irurar pilotari-ohia joan zaigu gure artetik. Euskal Pilotan emandako lehen pilotakadak, garai horretako irurar gazte gehienok bezala, xarez eman  bazituen ere, berehala piztu zitzaion zesta puntaren  Ameriketako sugarra,  eta buru belarri ekin zion zesta puntan jokatzeari. Tolosako Beotibarren   hasi, eta Donostiako Baldan zebilela, etorri zitzaion Benidormera, profesional bezala, jokatzera joateko aukera, oso gazte zelarik.  Hor denbora gutxi eginda, itsasoa zeharkatu eta Ameriketako frontoietan jokatzeko aukera heldu zitzaion.  Urte zoragarri batzuk eman zituen bertan, eta ameriketako abentura polit hura amaituta, itzuli zen berriro Irurara, bere pilotari aroari amaiera emanez. Gerora, Lekeitiora ezkondu, familia bat osatu eta urte gehienak bertan eman ditu, Irurara joan-etorri batzuk eginez.

Goian bego!