Eduki publikatzailea
Atzealdea Esker hitzak herritarrei
2025·06·19

Azken ostiralean izandako eurite handien ondorioz, zenbait kaletan ur pilaketak eta kaleetako zikinkeria ugaritu ziren. Egoera horren aurrean, hainbat herritar boluntario aritu ziren kaleak garbitzen eta egoera lehenbailehen normalizatzen laguntzen.
Udaletik eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu garbiketa lanetan parte hartu zuten guztiei. Herritarren elkarlana eta auzolana funtsezkoak izan dira normaltasuna berreskuratzeko. Udalak eskertu nahi du erakutsitako konpromisoa eta ardura.
"Esaerak dio “Sutan jartzean probatzen dela eltzea”…..
…eta irurarrek, berriro, eman dute neurria
Eskerrik asko herria egin eta zaintzen duzuen guztioi!!!"
Euriteen bideoa hemen.