Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Errigorako udazkeneko kanpaina

Oharra

2022·10·27

Urriaren 22tik azaroaren 10era izango da auzolan-ariketa erraldoi hau. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko (Agerreko) produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintza bultzatzeko bideratuko da.

Aurtengo leloa: "Bat egiteko garaia da". Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.

Eskaerak online egingo dira:  Euskarari Puzka 2022 | Errigora

Eskatutako saskiak Irurako Ikastolan jaso ahal izango dira.