Eduki publikatzailea

Atzealdea Errepide mozketa, larunbatean 08:00etatik 15:00etara

N-1erako sarbidea, Gasteizkerako norabidean

2024·11·19


Oria ibaian dagoen ubidea egokitu, konpondu eta hobetzeko lanak egingo dituzte presatik zubira (Irura-Anoeta). Lan horiek direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departamentuak baimena eman du Irurako Kale Nagusiko sarbidetik N-1 errepidera sartzeko bidea ixteko. Mozketa 2024ko azaroaren 23an egingo da, larunbata, 08:00etatik 15:00etara.


N-1 errepiderako ibilgailuentzako sarbidea Tolosa edo Villabonatik egin beharko da, Gasteizko noranzkoan.

Navigation Menu

Navigation Menu