Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina

Irurako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu herritar guztiak

2017·04·11

Hasi zaigu 2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina, eta Irurako Udalak errenta aitorpena EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri nahi du abian aurten ere. Kanpaina honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dugu. Izan ere, errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen dugu.

Errenta aitorpena egiteko hainbat modu daude; eta horietan euskararen aldeko aukera egitea da kanpaina honekin lortu nahi duguna. Etxera bidali diguten AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA onartu behar badugu, harremanetarako hizkuntza aukeratzeko eskatuko digute; eta hitzordua hartuta AITORPEN MEKANIZATUA egin behar badugu,  hasieratik esan dezakegu errenta euskaraz egin nahi dugula.

Beraz, Irurako Udaletik herritar guztiak animatu nahi ditugu ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA. Urtetik urtera gero eta gehiago gara aitorpena euskaraz egiten dugunak.

Azalpen gehiago behar izanez gero, udaletxeko euskara zerbitzuarekin jar zaitezkete harremanetan, udaletxeko telefonora deituta (943 691333) edo e-mailez (euskara@irura.eus).