Eduki publikatzailea
Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia
2025·04·04

2024ko errenta kanpaina apirilaren hasierarekin abiatu dute foru ogasunek. Urtero bezala, aurten ere UEMAk eta udalek herritarrei dei egin diete errenta aitorpena euskaraz egiteko, euskararen erabilera administrazioaren esparruan sustatzeko helburuarekin.
Euskararen normalizazioan aurrera egiteko ezinbestekoa da herritarrek administrazioarekiko harremanetan ere euskaraz jarduteko aukerak baliatzea. Errenta aitorpena euskaraz egitea, horren adibide argia da.
Horregatik, UEMAk eta tokian tokiko udalek herritarrak animatu nahi dituzte aitorpena euskaraz egitera, hautu horrek duen garrantziaz jabetuta.
Hemen UEMAK sortutako albistea.
Irurako Udala erronka berri batekin dator. Honakoa izan da azken hamar urteetan euskaraz eginiko errenta aitorpenen bilakaera:
|
2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | ||
| IRURA | %23,09 | %21,81 | %24,67 | %26,81 | %27,99 | %28,88 | %28,13 | %27,67 | %29,74 | %28,97 |
Azken urtean, 2023an irurarren %30ak egin du errenta aitorpena euskaraz.
Azken urteetan goranzko joera polita izan da, eta bide horretan urrats bat gehiago egiteko unea da: iritsi gaitezen %35era.
Irurako herritarrok badugu gaitasuna eta borondatea euskararen aldeko hautuak egiteko, eta errenta aitorpena euskaraz egitea horren erakusgarri argia izango da.