Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Errenta aitorpena Euskaraz!!

Internet bidez, aholkularitzan. telefonoz...

2023·04·14

Autolikidazio proposamena

Jasotako proposamenta onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

Mekanizatua

  • Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
  • Horrela eskatuz gero, ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, eta bai telefonoz zein Internet bidez ere.
  • Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.

Internet bidezkoa

  • Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu.
  • Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, berariaz adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula
  • Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, esaterako), euskaraz egiteko eska dezakezu.