Eduki publikatzailea
Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz!
2026·04·01

Heldu da unea 2025eko errenta eta ondarea aitortzeko, eta Irurako Udalak, UEMArekin, eta eskualdeko hainbat udal eta erakunderekin elkarlanean, errenta euskaraz egitearen garrantzia nabarmendu nahi du aurten ere.
Iruran 1.067 pertsonak egin zuten iaz errenta aitorpena, eta horietatik 304 besterik ez ziren izan euskaraz egin zutenak, %28.
Azken 8 urteetan errenta euskaraz egiten duten herritarren kopuruak ez du gora egin Iruran, eta gure errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta, izan daitekeenetik oso urrun dago datu hori.
Administrazioa euskalduntzeko bidean eredu izan behar dugu udalerri euskaldunok, eta bide horretan, garrantzitsua da ERRENTA AITORPENA ERE EUSKARAZ EGITEA ahalik eta herritar gehienek (erantsitako esku-orrian azaltzen dugu nola egin dezakezun aitorpena euskaraz).
AURTEN BAIETZ GEHIAGO IZAN!

