Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Erosketa bonoen kanpaina

Erosketa bonoak, herriko saltokietan erabiltzeko.

2021·05·25

Inork ez du dirua ezeren truke ematen” esaldia askotan entzun izan dugu. Oraingoan, Irurako Udalak, herritarrei “dirua” emateko ekimena martxan jarri du, baina noski, ez da ezeren truke izango. Herriko komertzio eta ostalaritzan kontsumitzeko helburuarekin, herrian inbertitzeko, 5.000 euroko balioa duten erosketa bonoak banatuko ditu.

Zer?

Erosketa bonoak, herriko saltokietan erabiltzeko.

Nola?

50 euroko balioa duten loteak 40 eurotan erosiko dituzte herritarrek. 10 euroko 5 bonoko lotea.

Noiz? 

Ekainean hasiko da, eta  abuztuaren 31ra arte iraungo du.

Zenbat?

Lote bat pertsonako.

Non erosi?

Udaletxeko harrera bulegoan, 09:00etatik 14:00etara bitartean, ekainetik aurrera.

Non gastatu?

Hauek dira bonoak gastatu ahal izateko saltokiak:

  • Ametsa Trinketea
  • Ametz estankoa
  • Attonaren denda
  • Enara taberna
  • Farmazia Miren Bakarne Arrue
  • Loatzo taberna jatetxea
  • Triku ile-apaindegia
  • Tximak ile-apaindegia
  • Xare okindegi kafetegia

Herritarrak eskaintza berezi honetan parte hartzera animatzen ditu udalak, erosketak herriko komertzioetan egitea garrantzitsua baita.