Eduki publikatzailea
Atzealdea Erosketa bonoak salgai, udaletxeko harreran
Otsailaren 28ra arte
2025·01·13

Herriko saltokietan erabiltzeko erosketa bonoak salgai daude udaletxeko harreran. 50 euroko balio duen loteak 40 eurotan salduko dira.
Irurako komertzio txikia babesteko aukera eskaintzen dute erosketa bonoek. Guztira, herriko zortzi denda eta tabernatan erabili ahal izango dira.
Eskuratu ahal izateko, NAN txartela aurkeztu beharko da eta, bankuko txartelarekin ordaindu.