Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Eremu gorrian gaude: Bete beharreko neurriak
Herritarrei jakinarazten zaie Irurako udalerrian dugun Covid-19aren eragin-tasa ehun milatik 500 baino handiagoa denez, eremu gorrian gaudela.
2021·04·12
Herritarrei jakinarazten zaie Irurako udalerrian dugun Covid-19aren eragin-tasa ehun milatik 500 baino handiagoa denez, eremu gorrian gaudela. Eremu gorrian egoteak, egoera epidemiologiko larria bizi dugula adieraz-ten du eta birusaren hedapena oso han-dia izaten ari dela.
Eusko Jaurlaritzak prebentzio eta kontrol neurri bereziak ezarri ditu eremu gorrian dauden herrientzat. Honakoak dira:
- Mugikortasuna murriztua, ezingo da herritik sartu-irten, ondoko herrira eta lan, ikasi, medikura eta baimendutako jardueterako ezik.
- Ostalaritza establezimenduak irekita, baina barrukaldean gosaria eta bazkariak eman ahal izango dira, 6.30 - 9.30, eta 13.00 - 16.30 ordutan
- Barrukaldean kirol jarduera 4 lagunetako taldeak bakarrik.
- Gainontzeko neurriak orain arte bezala
- Irurako Udalak neurri guztiak zuzen betetzeko deia egiten du.
- Egoera larria bizi dugu eta arduraz jokatzeko unea da, bai indibidualki eta baita kolek-tiboki ere.
- Horixe izango da birusaren zabalpena gelditzeko eta pertsonen bi-ziak salbatzeko modu bakarra.