Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Enpresen kudeaketako ikuspuntu ezberdinetatik hobetzeko, zortzi doako ikastaro
Martxoaren 2an izango da lehen ikastaroa, eta azarora bitarte beste zazpi saio eskainiko dira. Nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena.
2023·03·02
- Martxoaren 2an izango da lehen ikastaroa, eta azarora bitarte beste zazpi saio eskainiko dira. Nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena.
Enpresetako kudeatzaile eta langileak formatzeko ikastaroak antolatuko ditu Tolosaldea Garatzeneko Enpresen Sailak, Lehiberri Eskola egitasmoaren barruan.
2023ko egitarauak 8 ikastaro biltzen ditu, Gipuzkoako Bazkundearekin, eta Sukhena, Impulsa eta Zurekin Coach enpresekin elkarlanean antolatutakoak.
Ikastaro guztiak Lehiberri Zentroan izango dira, ekaineko saioa izan ezik. Hori Emari Coworking Gunean izango da.
Izen-ematea tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke. Ikastaro guztiak doakoak dira, eta nahi beste ikastarotan eman ahal izango da izena.
2023ko programa
- Erabakiak hartzeko kontabilitatea: enpresako kostuak nola kalkulatu
Martxoak 2, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa - Salmenta industrialaren gakoak
Martxoak 23, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa - Jarrera toxikoekin lan egiteko estrategiak
Apirilak 26, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa - Excel aurreratua
Maiatzak 18, 25 eta 31, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa - Denboraren kudeaketa eraginkorra
Ekainak 29, 09:00-13:00
Emari Coworking Gunea - Egoera zailen kudeaketa asertiboa
Irailak 14, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa - Belaunaldi aldaketari aurre egiteko 5 tresna
Urriak 5, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa - Finantzak ez finantzieroentzat
Azaroak 23, 09:00-13:00
Lehiberri Zentroa