Agenda

Atzealdea Energia komunitatearen inguruko tailerra

Bazkideei zuzendua
04 OTS

Tailerrean Energia Komunitateen izaera eta ekinari buruzko hainbat arloren inguruan lan egingo da. Alde batetik, Irurako TEK-aren egoera orokorra aztertu eta eztabaidatuko da partaideen iritzi eta ikuspuntuak aztertuz. Bigarren atal bat TEKaren teknologia, finantza eta gobernantza egituren ingurukoa izango da eta, besteak beste, gobernantza parte-hartzailearen garrantzia azaldu eta epe luzerako ekonomia plangintza nola egin erakutsiko da. Hirugarren atal batean, jasangarritasun printzipioak lantzearekin batera Irurako komunitate energetikoan hurrengo pausuak zehaztuko dira.

Tailer honetan parte hartu nahi duten Irurako TEKe-ko kideek, otsailaren 2a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 635-147-975 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-17:00)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus