Eduki publikatzailea

Atzealdea Energia komunitatearen inguruko tailerra

Otsailak 4, 18:00

2025·01·15


OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Irurako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, Tokiko Energia Komunitateko kideentzat tailerra antolatu du otsailaren 4ean, 18:00tan, Udaletxeko ganbarako aretoan. Tailerraren helburua da herriko energia komunitatearen egungo egoeraren berri izatea eta kideei beharrezko jakintza eta tresnak eskaintzea komunitateko kide izatearen onurak eta betebeharrak ezagutu eta bete ahal izateko.

 

Tailerrean Energia Komunitateen izaera eta ekinari buruzko hainbat arloren inguruan lan egingo da. Alde batetik, Irurako TEK-aren egoera orokorra aztertu eta eztabaidatuko da partaideen iritzi eta ikuspuntuak aztertuz. Bigarren atal bat TEKaren teknologia, finantza eta gobernantza egituren ingurukoa izango da eta, besteak beste, gobernantza parte-hartzailearen garrantzia azaldu eta epe luzerako ekonomia plangintza nola egin erakutsiko da. Hirugarren atal batean, jasangarritasun printzipioak lantzearekin batera Irurako komunitate energetikoan hurrengo pausuak zehaztuko dira.

Gomendagarria da tailer honetan parte hartu nahi duten Irurako TEKeko kideek otsailaren 2a baino lehen izena ematea, saioa ahalik eta hobekien planifikatu ahal izateko. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 635-147-975 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-17:00)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Navigation Menu

Navigation Menu