Agenda

Enarak proiektua Iruran

11 MAI

  • Maiatzak 11
  • 18:30
  • Herri eskolako aretoan
  • Publiko guztia
  • Euskaraz eta gaztelaniaz
  • Irurako Udala eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia sailak antolatua
  • Proiektuaren inguruko zalantzak argitzeko kontaktua: ingurumena@irura.eus / 943 691 333

Irurako Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Enarak proiektua abian jarri du, hiriko hegazti intsektujaleei buruzko herritar-zientzia eta ingurumen-hezkuntzako ekimen berritzailea. Enarak proiektuaren helburua, herritarrak trebatu eta lan egitea da, udalerriko enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arrunta ezagutzeko. Udalerriko hegazti-faunarekin konprometitutako eta sentsibilizatutako herritar talde bat osatuz, protokolo bat egingo da Iruran hiru espezie horien habia guztiak aurkitzeko eta denboran zehar jarraitzeko. Honela, 2023. urtetik aurrera, enara eta sorbeltzen bilakaera hori www.aranzadi-enarak.eus webgunearen bidez ikusi ahal izango da.

Aranzadiko Ornitologia saileko teknikarien azalpenak jaso ostean, espezie intsektujale hauek ikusteko herrian zehar bisita gidatua egingo da.

Enarak