Agenda
Atzealdea Emakumeen nazioarteko eguna lantzen eta ospatzen
07
MAR
Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dira aurreko egunetan egiteko. Egunean zehar ikastolako leihoan zapi morea izango da zintzilik eta ikastolako leihoak apainduko dira. Ikasleak morez jantzita etorriko dira ikastolara eta bakoitzaren adinaren araberako jarduerak, bideoak eta abestiak landuko dituzte. Udalarekin elkarlanean, egindako lanak herrian ikusgai egongo dira.
Euskaraz
Ikastolan
(Irurako Ikastolak antolatuta)