Eduki publikatzailea
Atzealdea Emakume artisauen azoka antolatu du Irura Moretuzek, urriaren 26rako
Azoka
2025·07·04

Irura Moretuz Talde Feministako kideek emakume artisauen azoka antolatu dute, eta urriaren 26an burutuko da. Bertan parte hartu nahi dutenek, galdetegi hau bete beharko dute.
Azokan gehienez 30 postu egongo dira, eta hautagai kopurua handiagoa izanez gero, zozketa egingo da.
Izen-emate epea uztailaren 10ean amaituko da.
