Agenda
Atzealdea EMAKUME AMEN TALDEA
Tailer hauen bitartez, Irurako emakumeei beren buruarekin konektatzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, euren emozioak aztertzeko eta ongizate fisikoa eta mentala indartzeko. Emakumeok, askotan autozaintzari uko egiten diogu patriarkatuaren eskakizunen ondorioz, gure premiak alde batera utzita. Tailer hauek emakumeen ahalduntzea eta autozaintza sustatzeko diseinatuta daude, parte-hartzaileek erantzukizunen eta norberaren zaintzaren artean oreka lortzeko. Saioek elkartasun-komunitatea sortzea bultzatzen dute, emakumeek esperientziak partekatu eta elkarri lagundu ahal izateko, arau patriarkalei aurre eginez.
Ongietorriak zarete denak!
- Euskaraz (2 tailer elebitan)
- Emakume amei zuzendua
- Taldea sortzeko gutxienez 6 pertsonek eman beharko dute izena
- Saioen iraupena bi ordukoa izango da
- Hurrengo saioak: abenduak 18, urtarrilak 22, otsailak 20, martxoak 20, apirilak 23, maiatzak 21 eta ekaina 18
- Izen ematea: azaroaren 10a baino lehen QR kodean
