Agenda
Atzealdea Emakume amen taldea
Emakume amen taldea, begirada psikosoziala eta feminista duen emakume amen osasun integrala indartzeko proiektua da. Hau da, beraien egoera eta bizipenak konpartitu eta ongizatea handitzeko
helburua du. Ama eta feminista diren Lara Lopez psikologoak eta Miren Alkorta gestalt terapian formatuak gidatuko duten proiektu honetan, hilabetero saio bat egingo da ordutegia mantenduz:
Azaroak 14, abenduak 12, urtarrilak 23, otsailak 6, martxoak 27, apirilak 3, maiatzak 15 eta ekainak 12.
· Euskaraz · Emakume amei zuzendua
· Taldea sortzeko gutxienez 6 pertsonek eman beharko dute izena
· Izen ematea: azaroaren 8a baino lehen 688680438 telefonora deituz edo whatsapp-a bidaliz.