Eduki publikatzailea
Atzealdea Elkarbidean Programa 2025
2025·04·16
elkartuk (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duen Pertsonen Federazio Koordinatzailea), "Elkarbidean Programa 2025" antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politikoetako Departamentuaren laguntzarekin.
16 urte edo gehiago eta desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonek eman dezakete izena programan. Lehentasuna izango dute desgaitasuna, mugikortasun murriztua edota mendekotasun maila handiko pertsonek eta behar berezi egoeran daudenek (ekonomikoa, pertsonala, soziala, aisialdi eza, eta abar). Salbuetsita geratzen dira osasun zerbitzu bereziak behar dituzten gaixotasun egoeran dauden pertsonak eta elkarbizitza aztora dezaketen nahasmenduak dituztenak.
Bidaiak:
- FUENGIROLA (Malaga) Ilunion Fuengirola: 3-10 Ekaina
- SALOU 1 (Tarragona) Salauris: 5-19 Uztaila
- LANZAROTE (Las Palmas) Aequora Lanzarote: 28-6 Uztaila-Abuztua
- SALOU 2 (Tarragona) Salauris: 16-26 Abuztua
- PEÑÍSCOLA (Castelló) Peñíscola Plaza: 20-4 Iraila-Urria