Agenda
09
MAR
- Martxoak 9
- 18:00
- Herri eskolako aretoan
- Euskaraz
- Gazte eta helduak
Elbira Zipitria, Donostiako lehen ikastolen sustatzaileetako bat izan zen. Euskal abertzale sutsua, gerra aurreko belaunaldien eta gerraosteko euskal irakaskuntzaren arteko zubi lana egin zuen. Francoren aldeko tropen altxamenduaren ondoren, Donostiatik ihes egin behar izan zuen eta urte batzuetara, Donostiara itzultzean, etxe-eskola sortu zuen, eta bertan hainbat eta hainbat haurrei –neska eta mutil, elkarrekin– euskarazko irakaskuntza eskaini zien. Berdintasuna ekarri zuen garaiko irakaskuntzara berdintasunaz hitz egin gabe. Horrez gain, maistra berriak trebatu zituen, euskal hezkuntzaren zabalkundean funtsezko izan ziren lehen andereñoei irakatsiz.