Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Gimnasioa eta boulderra ez dira jolaslekuak.

Gaurtik aurrera debekatuta dago instalazio honetara sartzea, ikastaroetako begiraleekin ez bada.

2016·12·29

OHARRA

Gimnasioa eta boulderra ez dira jolaslekuak.

Joan zen astean, udal zerbitzuko lantaldeak sabaiko 12 plaka berri jarri zituen, eta baita 6 argi-ekipo bere lekuan jarri ere, haur talde bat gelako materialarekin jolasean ibili ondoren.

Gaur goizean, abenduak 29, argazkian ikus daitekeen egoeran azaldu dira instalazio hauek.

Egoera ikusirik, udal honek ez du onartuko horrelako jokaerarik, beraz, gaurtik aurrera debekatuta dago instalazio honetara sartzea, ikastaroetako begiraleekin ez bada.

Eskaladako instalazioak erabili behar dituztenek atea zabaltzeko txartela eskatu beharko diote tabernako arduradunari, tabernariak bazkide txartela eskatuko die eta berak jasoko du sarrerako txartela itzuli bitartean.

Egoera hau onartezina da; guztion diruarekin mantentzen dira instalazio hauek. Arren, arduraz jokatzea eskatzen dizuegu,  kirol ekipamenduak egoera onean mantentzeko. Batzuen ardura ezarengatik ez dute besteak kaltetuak izan behar.

Iruran, 2016ko abenduaren 29an

Alkatea