Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Udalak 75 urtetik gorako herritarrak bizi diren etxebizitzetan ke detektagailuak instalatu ditu

7 izan dira zerbitzuaren onuradun bihurtzea erabaki duten familiak.

2022·02·02

Irurako Udalak, bigarren urtez jarraian, 75 urtetik gorako herritarrak bizi diren etxebizitzetan ke detektagailuak instalatu ditu. 7 izan dira zerbitzuaren onuradun bihurtzea erabaki duten familiak.

Arriskuak identifikatzeko asmoz, pertsonen ohiko bizilekuetan arrisku-analisiak egin dira. Horretarako, ikuskapena gidatzen lagundu zein antzeman zitezkeen datuak jasotzeko erabiliko zen tresna bat eraiki da. Hau dela eta, txosten orokor honi etxebizitza bakoitzaren arrisku-ebaluazioa eranstea erabaki da, beharrezko balorazioekin. Bisitatutako 7 etxebizitzei larrialdi kasuan ebakuazioa errazteko krokis bat egin eta etxebizitzetako suteei buruzko autobabeseko eskuliburu bat aurkezteaz gain, segurtasun pauta partikularrak azaldu zaizkie (nola jokatu sute kasuan). 

Zerbitzu honen helburua talde ahula osatzen duten ahalik eta etxebizitza gehien babestea dela ulertuz eta bereziki beraientzat zein gainontzekoentzat arrisku faktore bihurtzeko arriskua dutenenak, ezinbestekoa da arriskuak kudeatzea ebaluazioa eta kontrola batzen dituen prozesu batekin. Hartutako kontrol neurrien aldizkako egiaztapena bermatzen duen etengabeko prozesua izan behar du arriskuen ebaluazioak, hau dela eta, zerbitzuan alta berriekin batera, 24 etxebizitzetan aurreko urteetan identifikatu ziren arrisku garrantzitsuen (probabilitate haundia/ondorio kaltegarriak) zein arrisku jasanezinen (probabilitate handia/ondorio oso kaltegarria) jarraipena ere egin da.

Arriskuak kudeatzeaz gain, iaz instalatutako ke-detektagailu guztiak errebisatu dira, bateriak aldatuz, pantaila optikoen zirrikituak garbituz eta funtzionamendu egokia egiaztatzeko probak eginez.  Alta berriak eta egindako mantenuak kontutan hartuz, orain  zerbitzuan  52 etxebizitza erabiltzaile daude.

Iaz Persona Nagusien Udal Behatokia martxan jarri zela kontutan hartuz, etxebizitza guzti hauetan (52) gainera gizarte-elkarrizketa egituratuak mantendu dira zaurgarritasun egoeran aurkitzen ziren pertsonei erantzuteko eta zailtasun handiak jasaten ari direnen bizi baldintzak hobetzen saiatzeko.

Udal Behatokiaren helburu orokorrak, alde batetik, harremanetan jarri, informazioa batu eta pertsona nagusien bizitza egoera eta ezaugarriak deskribatzea da; beste alde batetik, tratu-txarren, isolamendu edo/eta abandonu egoeran/arriskuan egon litezkeen pertsonak identifikatzea; eta beste batzuen artean, ahalmen kognitiboa hondaturik duten pertsonak identifikatzea; gizarte zerbitzuekin erlazioa duten beharrizanak identifikatzea, eta beharrizan berezidun pertsonak identifikatzea.

Gizarte laguntzaileak elkarrizketatutako pertsona bakoitzaren gizarte-txosten bat egin da, etxe bakoitzean antzemandako zein adierazitako beharrizanak isladatuz.

Etorkizunera begira, Udalak garrantzitsutzat jotzen duen egitasmoa honekin jarraitzea erabaki du.