Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Ekainaren 7an Hariak ekimenaren aurkezpena Tolosan

Adinberrik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Hariak ekimena aurkezten dute

2022·06·02

Adinberrik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Hariak ekimena aurkezten dute, nahi ez den bakardadea eta arazo hori konpontzeko kontzientziazioa lantzen duena.

Bakardadearen gaiak gero eta garrantzi handiagoa hartu du azken urteotan, eta gizarte gisa aurre egin beharreko erronka nagusienetako bat bihurtu da. Horretaz jabetuta, Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Adinberritik bi urte luze daramatzagu ibilbide-orri partekatu bat eraikitzen, bakardadeei aurre egiteko.

Animatzen zaitugu datorren ekainaren 7an Tolosara hurbiltzera eta Hariak estrategia eta Herritarren Dekalogoaren dokumentua ezagutu eta harekin bat egitera animatzen zaitugu, Gipuzkoa auzo handi bihurtu eta bakardadearen aurrean guztion elkarbizitzarako hariak ehunduz.

 

Dokumentuak deskargatu

Hariak [pdf]