Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekainaren 28a, LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna

LGTBIQ+

2025·06·25


Ekainaren 28a sexu eta genero aniztasunaren aldeko aldarrikapena egiteko mundu osoan ospatzen den LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna da.

Egun hau 1970ean ospatzen hasi zen, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean New Yorkeko Stonewall izeneko pub batean gertatutako gertaera historikoaren ondorioz. Garai hartan, pertsona homosexualentzat gune segurua zen toki hura poliziaren oldarraldi baten eszenatoki bihurtu zen, eta ondorengo egunetan kaleetan izan ziren manifestazioek mugimendu baten abiapuntua markatu zuten.

Harrezkeroztik, ekainaren 28a borroka, oroitzapen eta harrotasunaren eguna da. Helburu nagusiak sexu-orientazio eta genero-identitate anitzak ikusgai egitea dira, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aitortzea eta oraindik ere jasaten duten diskriminazioa salatzea.

“Harrotasuna” norberarenganako errespetua eta onarpena da. Harrotasuna, norbera izatearen balioa aldarrikatzea da, eta edonork bere orientazio sexualagatik edo genero-identitateagatik diskriminaziorik edota indarkeriarik pairatu gabe bizitzeko duen eskubidea defendatzea.

Udal honetan berdintasunaren eta aniztasunaren alde lanean jarraitzen dugu, LGTBIQ+ pertsonen eskubideak defendatuz eta gure herria espazio askeago eta inklusiboago bihurtzeko konpromisoarekin.

Navigation Menu

Navigation Menu