Eduki publikatzailea

Ekaina eta uztaila ere ekitaldiz blai

Uda giroa

2024·05·29


Tipi-Tapa, Irurako adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa martxak abiaraziko du ekaineko kultur egitaraua. Ekainaren 5ean izango da hori. 11:00etan elkartukodira San Migel plazan eta ibilaldia egitera abiatuko dira. Osasun fisikoa zaindu, eta elkarren arteko harremanak sustatzeko ekimena da honakoa, eta 65 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Ekainaren 8an, Boiseko abesbatza eta Irurako Onintza abesbatzako elkarkidetzarako kontzertua izango da, 19:00etan, San Migel plazan.

Haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Eriz Alberdik ekainaren 12an. ‘Mundiari itzulia 80 egunetan’ izenburupean arituko da. Bidaiari famatuaren abenturak kontatuko ditu, modu ezberdinean. 17:45etan hasiko da emanaldia, San Migel plazan.

‘Zatoz Etorkizuna Irudikatzera’ parte-hartze prozesuaren saio berria izango dugu ekainaren 13an. Partaidetza saio ireki honetan erronka eta proiektu nagusiak identifikatuko dira, aurreko saioan sortutako etorkizunerako Irura horretara hurbiltzeko. Euskaraz izango da, baina informazioa gazteleraz jasotzeko bitartekoak jarriko dira. Horretarako Telegram aplikazioa jaitsi beharko da. Zaintza zerbitzua ere antolatuko da.

Gure herriari lotutako beste ekimen garrantzitsu bat ere izango da martxan ekainean. Izan ere, ekainaren 11tik 16ra, aurrekontu partehatzaileetako proposamenen bozketa irekiko baita. Udaletxeko harrera bulegoan, Ostatuko postontzian, www.irura.eus web gunean edo APPko parte hartze atalean zabalik egongo da horretarako aukera.

Irakurle taldearen saioa izango da ekainaren 20an. Arantxa Iturberen ‘Koadernoa zuri’  izango dute aztergai. Taldeko kide izan edo ez, zabalik dago parte hartzeko aukera. 18:00etan finkatu dute hitzordua, liburutegian.

Antzinako euskal ohitura berritzeko hitzordua izango dugu, bestalde, ekainaren 23an. Barrikotea, sua piztea eta Onintza abesbatzaren kantuak izango ditugu, San Migel plazan, 20:00etan hasita. Barrikoterako mahaiak eta sagardoa jarriko ditu Udalak eta Irurako Apptik egin ahal izango da mahaien erretserba.

Irurarrak munduan

Udako giroan murgilduta, ekainean barten jarriko da martxan ‘Irurarrak munduan’ udako postalen lehiaketa. Zauden tokian zaudela, postaltxo bat hartu eta zer moduz zabiltzan kontatuz bidali behar da parte hartzeko, euskaraz, noski!

Sariak:

- 14 urte azpikoentzat: Sendaviva Nafarroako Natur Parkerako bi sarrera.

- Gainerakoentzat: nekazalturismo batean gaua eta gosaria bi lagunentzat.

Zozketa bidez aukeratuko dira postal-irabazleak! Zozketa San Migel eguneko hamaiketakoan egingo da.

Ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte egongo da zabalik postala bidaltzeko aukera eta pertsona bakoitzeko postal bat zenbatuko da. Bidaltzailearen datu hauek jarri beharko dira: izen-abizenak, adina eta harremanetarako bidea (telefonoa edo e-maila).

Postalak bidaltzeko helbidea:

  • IRURA BIZI ELKARTEA
  • KULTURA BULEGOA
  • GAZTE ETA KULTURUNEA
  • PELLO ARRESE KALEA, 1
  • 20271 IRURA Gipuzkoa ​​​​​​​

Argazki lehiaketa

Bestalde, gogoan izan 2025eko egutegia osatzeko argazki-lehiaketa ere zabalik dagoela. Hauxe da aurtengo gaia ´IRURA ETA BERE USAINAK´. Urtero bezala, adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Aukeratutako argazki-egileek 30€ko erosketa-bonoa irabaziko dute. Lehiaketaren oinarriak www.irura.eus webgunean aurkituko dituzue.

Uztailean, igerileku zerbitzua martxan izango da Iruran. Trinketeko aparkaleakuan, zabalik izango da igerilekua, uztailaren 1etik 30era, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00era.

Horrez gain, hilabetea hastearekin batera, elkartasun keinua egiteko aukera izango dugu irurarrok uztailaren 1ean. Odol-emate saioa egingo da goizez. Horretarako, 943 00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko da aurrez, hitzordua eskatzeko.

Uztailaren 6an, larunbatarekin, jai giroan murgilduko gara herrian. Irura Bizik sustatuta, herriko hainbat eragileren artean osatutako egun osoko egitarau oparoa izango da martxan:

- 12:00: Txupinazoa eta entzierroa.

- 12:30: Barsanti konpainiaren "LJ 75" kale antzerkia.

- 13:30: Poteoa.

- 14:30: Herri-bazkaria.

Menua: Iberikoak, paella, izozkia eta kafea. Edateko: ura, sagardoa, ardoak. Helduak 18€ eta umeak 10€. Tiketak salgai Xaren eta Ostatuan.

- Bazkalostean: Bingo musikatua.

- 17:00: Apar festa ume eta helduentzat.

- 17:30: The hastelen´s musika-taldea.

- 20:30: Barrikotea.

- 21:30: DJ Naza

 

Hondakinak

Azkenik, eta tamaina handiko hondakinei dagokienez, gogoan izan edukiontzien ondoan utz daitezkeela hileko 1. eta 3. ostiral bezperan, 20:00etatik 22:00etara.

Garbigunera ere eraman daitezke. Etxetresna elektriko berria erosiz gero, zaharra dendan ere utz daiteke.

Ekainak 6  eta ekainak 20

Uztailak 4 eta uztailak 18

Navigation Menu

Navigation Menu