Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Dirulaguntzak Haurreskolan 2020/2021 ikasturtean haurrak matrikulatuta dituzten familiei.

Eskaerak eta dokumentazioa

2021·06·24

Eskaerak eta dokumentazioa

Diru-laguntza jasotzeko eskubidea dutela uste duten familiek udaletx an aurkeztu beharko dute eskaera, ondorengo agiri hauekin batera:

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edota indarrean dagoen nortasun agiri.
  • Familia liburua.
  • Irurako Udalerriko Haurreskolak Partzuergoan ikasturtean matrikulatuta dituzten haurren matrikula egiaztagiriak.
  • Ikasturtean ordaindu dituzten kuoten egiaztagiriak.
  • Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen bankuko agiria.
  • Bizikide tza unitateko kide guztien aurreko urteari dagokion Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpena. Egin ezean Errenta aurkezteko derrigortasunik ez izatearen agiria eta aurkeztu ez dutenek edo agiria eskatzeko aukerarik ez dutenek sarrera errealak zuritzen dituzten agiriak eta zinpeko aitorpena.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osagabeak edo oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari dei egingo zaio hamar laneguneko epean akatsak zuzen ditzan edo beharrezko agiriak aurkez ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egingo ez balu, eskaria baliogabetua geratuko dela eta besterik gabe artxibatu egingo dela, indarrean dagoen araudiari jarraiki.

Eskaera onartu ondoren, Udalak beharrezkoak dituen agiri edo argibide guztiak eskatu ahal izango ditu.

Jarduera baterako diru-laguntza eskaera aurkezte hutsak diru-laguntza arautzen duten oinarri hauen edukia ezagutzea eta onartzea dakar.

Eskaerak non eta noiz aurkeztu

  • Epea: Iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara eman eta biharamunetik hasita, 2021eko uztailaren 30era arte.
  • Tokia: Udal honetako Harrera Bulegoan, San Migel plaza 1, 20271 Irura (Gipuzkoa) edo elektronikoki www.irura.eus helbidean.
 

Dokumentuak deskargatu

Iragarkia GAO [pdf]

 

Informazioa deskargatu

Adierazpena [pdf]

 

Informazioa deskargatu

Eskaera [pdf]