Agenda

Atzealdea Euskararen nazioarteko eguna

01 ABE

  • Noiz: abenduak 1
  • Lekua: Irurako Ikastolan eta San Migel plazan
  • Euskaraz
  • Publiko guztia
  • Irurako Ikastolak antolatuta

Euskararen eguna ospatuko da egun guztian zehar ekintza ezberdinak burutuz.

Goizean, ikastolan, egunari hasiera emateko aurkezpena antolatuko dute ikasleek. Jarraian, ikasle ohien bisita izango dugu eta beraiekin solasaldia izateko aukeraz gozatuko dute. Abesti, kantu, jolas, marrazki eta dantzekin girotuko dute goiza.

Arratsaldean, 15:30ean kalejiran Ikastolatik herriko plazara joango dira. Bertan LH6koek pregoia irakurri ostean, Udalaren hitzak entzungo dira. Ikasleen dantza emanaldia eta bi abesti eskainiko dituzte abesbatzaren laguntzarekin.
Ikasleen saioari amaiera emateko txokolatada izango da bertaratzen den guztientzat. (Norberak bere edalontzia ekartzea eskertzen da).

Euskararen eguna ikastolan