Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Desgaitasuna/mendekotasuna izan eta tratamendua behar duten pertsonen famili edo interesatuentzako dirulaguntzak

Eskaerak eta dokumentazioa

2021·06·30

Dirulaguntza honen xedea da Irurako Udalerrian bizi diren eta desgaitasuna/mendekotasuna duten pertsonei edo hauen familiei, horretarako behar duten tratamenduaren hileko gastuaren zama arintzea.

Hori dela eta, Irurako Udalak dirulaguntzak emango dizkie, 2021. urtean, desgaitasun/mendekotasun tratamendurako zentroetara joaten diren pertsonei.

Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak

Udal ordenantzako 2. artikuluan finkatutakoak.

Eskaerak eta dokumentazioa

Diru-laguntza jaso zeko eskubidea dutela uste duten familiek, udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, ondorengo agiri hauekin batera:

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edota indarrean dagoen beste edozein nortasun agiri.
  • Familia liburua.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Desgaitasun edo mendekotasun agiria (udalari agiria eskuratzeko baimena emanez gero, ez da aurkeztu beharko).
  • Tratamendu beharra adierazten duen txostena, tratamendu mota adieraziz.
  • Tratamenduaren urteko aurrekontua.
  • Familia unitatearen diru-sarrera guztiak zuritu beharko dira: nomina, agiri, ebazpen... eta zinpeko aitorpena, 3. Artikuluko 3, 5, 7 irizpide kasuetan.
  • Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen bankuko agiria.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osagabeak edo oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari dei egingo zaio hamar laneguneko epean akatsak zuzen ditzan edo beharrezko agiriak aurkez ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egingo ez balu, eskaria baliogabetua geratuko dela eta besterik gabe artxibatu egingo dela, indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

Eskaera onartu ondoren, Udalak beharrezkoak dituen agiri edo argibide guztiak eskatu ahal izango ditu.

Jarduera baterako dirulaguntza eskaera aurkezte hutsak dirulaguntza arautzen duten oinarri hauen edukia ezagutzea eta onartzea dakar.

Eskaerak non eta noiz aurkeztu

  • Epea: uztailaren 1etik 30era.
  • Tokia: Udal honetako Harrera Bulegoan, San Migel plaza 1, 20271 Irura (Gipuzkoa) edo elektronikoki www.irura.eus helbidean.
 

Dokumentuak deskargatu

Iragarkia GAO [pdf]

 

Informazioa deskargatu

Adierazpena [doc]

 

Informazioa deskargatu

Eskaera [doc]