Agenda
09
API
- Ordua: 11:00
- Lekua: San Migel plazan edo Trinketeko aparkalekuan
- + 16 urte
- Euskaraz
- Izen ematea: apirilaren 7a arte.
Cycling saioa egingo da herriko plazan, bertaratzeko aukera dutenek ahalik eta ondoen pasatzeko helburuarekin. Saioa gidatua izango da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Inork bere etxetik bizikleta estatikoa edo rodilloa ekarri nahiko balu, ongi etorria izango da.
Covid-19 neurriak
- Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko, emanaldien edukiera mugatuko da.
- Emanaldietara joan ahal izateko, gonbidapena beharko duzu.
- Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu.
- Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.
- Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.
- Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da
- Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.
- Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
- Gonbidatuen izena egiaztatu egingo da.
- Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.