Berriak COVID-19

Atzealdea COVID-19an positiboa eman dutenen eta berrogeialdian dauden pertsonen hondakinak kudeatzeko jarraibideak

Tolosan, 2020ko martxoaren 23an

2020·03·23


Trantsizio Ekologikoko Ministerioak emandako jarraibideak haintzat hartuta, COVID-19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN. Debekatuta dago, birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan lurrean uztea.

Jarraibideak

Lehen pausoa

Gaixo dagoen pertsonak sortutako hondakin guztiak, eskularruak, zapiak, maskarak barne plastikozko lehen poltsan (1. POLTSA) sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zabor-ontzi batean (ahal bada, estalkia eta irekitzeko pedala duena).

Bigarren pausoa

1. POLTSA behar bezala itxi eta gelako irteeratik gertu egongo den plastikozko bigarren poltsan (2. POLTSA) sartuko da. Bigarren poltsa honetan gainera, zaintzaileak erabilitako eskularruak eta maskara sartuko dira ere eta behar bezala itxiko da gelatik irten baino lehen.

Hirugarren pausoa

2. POLTSA etxean sortutako gainerako hondakinekin batera (organikoa, ontziak, papera, beira, arropa…) plastikozko hirugarren poltsan (3. POLTSA) sartuko da, eta behar bezala itxiko da.

Laugarren pausoa

Aurreko hiru pausoak egin eta berehala eskuak sakonki garbituko dira, ura eta xaboiarekin, 40-60 segunduz gutxienez.

Azken pausoa

3. POLTSA errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko da. Erabat debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

Infografía