Berriak COVID-19
Atzealdea COVID-19 Laguntzak
Gipuzkoako Ur Kontzortzioaren Batzorde Exekutiboak, aho batez hartutako erabakiak
2020·05·18
Gipuzkoako Ur Kontzortzioaren Batzorde Exekutiboak, gaur, maiatzak 15, aho batez honako erabaki hauek hartu ditu:
- Alarma-egoerak irauten duen bitartean, abonatuei ez zaie urik moztuko, ordaindu ez dutelako
- Uraren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea urte bukaera arte luzatzen da.
- Fakturak zatikatzeko eska daiteke, eta ez dute interesik sortzen
- Alarma egoeraren ondorioz itxi behar izan dituendenda eta ostalariek ez dute ordainduko bigarren hiruhilekoari dagokion uraren ordainagiriaren tarte finkoa.
Berri hau komunikabideen, gure webgunearen eta fakturei erantsitako diptikoen bidez jakinaraziko da.