Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Argiztapen berria espazio publikoetan

Barruko argiztapena aldatu du eta LED lanparak dituzten proiektoreak instalatu ditu frontoian.

2022·02·18

Irurako Udalak, eraikinen eta espazio publikoen energia elektrikoaren kontsumoa murrizteko, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko eta  kostu ekonomikoa gutxitzeko, barruko argiztapena aldatu eta LED lanparak dituzten proiektoreak jarri ditu frontoiean. Hurrengo taulan, lehengo argiteriaren ezaugarriak eta orain jarri berri direnak ikusi daitezke.

  Lehengo argiteria Oraingo argiteria
Proiektore kopurua 31 unit. 25 unit. - 6 unit
Bakoitzeko potentzia luminikoa 400 w 194 w - 109 w
Potentzia luminikoa guztira 12.400 w 5.504 w
Aurrezte portzentajea   %55,61
Urteko kontsumoa (€) (argiaren prezioaren arabera) 3.481,92 € 1.546,52 €

Taulan agertzen diren datuez gain, aldaketa hauek urtean 2.660kg CO2 gutxiago isurtzea suposatuko dute. Trinketean egin diren beste aldaketa batzuekin batera, gaurkoan aipatzen duguna, trantsizio energetikoaren bidean beste urrats bat gehiago da. Irura herri jasangarriagoa bihurtu dadin, energía kontsumoaren azterketak ipiniko dira martxan eta norabide berean doazen neurriak hartuko dira hurrengo hilabeteetan.