Eduki publikatzailea

Atzealdea Boluntarioak behar dira apirileko kirol ekitaldietarako

Boluntarioak

2025·04·02


Apirilean zehar, hainbat kirol ekitaldi antolatu dira, eta horietako batzuk aurrera eramateko giza baliabide ugari behar dira. Gainera, hemendik aurrera babes zibileko taldea ez da egongo, eta horrek boluntarioen beharra areagotuko du.

Horregatik, ondorengo ekitaldietarako boluntarioak behar dira:

Apirilak 11, ostirala (arratsaldea) - KIROL SALTSA

  • 6 pertsona

Apirilak 12, larunbata (arratsaldea) - HERRI KROSA

  • 6 pertsona errepideetako bidegurutzeetan egoteko

  • 2 pertsona izen-emateak kudeatzeko

Boluntario izatera animatzen zaituztegu, laguntzeaz gain, primeran pasatzeko aukera izango baituzue.

Izen-ematea egiteko, idatzi gazteria@irura.eus helbidera edo bidali WhatsApp mezua 688 827 206 zenbakira.

Navigation Menu

Navigation Menu