Bizilabe Tolosaldea
2020·06·18
2020ko urritik 2021eko ekainera bitartean, 10-14 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologia proiektuak egiteko aukera izango dute, ikertzaile profesionalen eta hezitzaileen laguntzarekin.
Eskualdeko gazteek (2007-2010 artean jaiotakoek) zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena landuko dituzte bertan. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan profesionalak diren emakumeen
Proiektua abiatzeko, eskualdeko bi hirigune nagusietan irekiko dira Bizilabe zentroak: Tolosan eta Amasa-Villabonan, alegia. Tolosako kasuan, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak berritu berri dituen instalazioetan gauzatuko dira ekintzak; Amasa-Villabonako kasuan, Gaztelekuan egingo dira. Bietan eskaintza bera izango da.
Xehetasun guztiak atxikita bidaltzen dizuegun triptikoan aurkituko dituzue. Izen ematea zabalik da jada, BIZILABE Tolosaldearen webgunean: BIZILABE Tolosaldea
Guztira, 30 gazterentzako lekua izango da Tolosan, eta beste horrenbesterentzat Amasa-Villabonan. Izen-emateek eskainitako leku kopurua gaindituz gero, itxaron-zerrenda osatuko da. Bestalde, izena ematerako orduan, honako lehentasunezko irizpideak kontuan hartuko dira: izen-emateen hurrenkera, genero-aniztasuna (40/60 ordezkaritza) eta eskualdeko herrien arteko aniztasuna, biztanle kopurua kontutan izanik (lekuen herena Tolosarentzat izango da, beste herena Amasa-Villabonarentzat eta beste herena gainerako herrientzat).
Zure seme-alabek esperimentatzeko, ikertzeko eta sormena garatzeko aukera paregabea izango dute, ez galdu aukera!
Bizilabe Tolosaldearen inguruko informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko: