Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Eman aurpegia! kanpaina Irurara dator

Birziklatu, gehiago eta hobeto.

2023·11·06

Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen gaikako bilketari buruzko kanpaina berri bat burutu du Tolosaldeko 28 udalerrietan. “Eman aurpegia!” kanpaina honek asmo handiko lan plan bati erantzuten dio, Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten 28 udalerrietako herritarrek gehiago eta hobeto birzikla dezaten.

Azaroak 7an asteartea, 15:00etatik 19:00ak arte, Irurako Udaletxeko plazan informazio puntu bat ikusiko duzue (euria egingo balu, elizaren arkupetan). Bertan hezitzaile bat egongo da herritarrei arreta emateko, zalantzak argitzeko eta beraiekin birziklatze ohiturei buruz hitz egiteko.

Bertaratzen direnek konpost poltsa bat eraman ahal izango dute opari eta saski zoragarri baten zozketan parte hartu dezakezue.

 

 

Dokumentua deskargatu

Prentsa oharra [pdf]