Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Bilera Udala eta Diputazioaren artean GI-3650 errepideari buruz

Informazio guztia

2021·11·19

Azaroaren 11n, Irurako Udaleko ordezkaritza bat (alkatea eta teknikariak) Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentura hurbildu zen, sail horretako arduradun diren Foru Diputatu (Aintzane Oiarbide), zuzendari eta teknikariekin elkartzera, Irurak GI-3650 errepideko (Kale Nagusia) trafikoarekin dituen arazoei buruz hitz egiteko.

Irurako Udalak, GEA21 enpresaren laguntzarekin, hilabeteak pasa ditu gaiaren alor nagusiak jasotzen dituen txosten bat osatzen. Bertan, modu zehatz batean aurkitu daitezke egoeraren diagnostikoa, herritarren pertzepzioaren inguruko datuak eta konponbiderako proposamenak.

Bileraren helburu nagusia aurkezpena egitea izan zen, elkarlanerako lehenengo pauso izan dadin. Trafikoak Irurako herritarren egunerokoa baldintzatzen duela begi-bistakoa da; orain, etorkizunera begira, hamarkadatan iraun duen arazoari irtenbideak aurkitzea dagokigu guztioi.

Foru Aldundiko ordezkariek konpromisoa agertu zuten Irurako Udalak aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta departamentuko teknikarien bidez analisi propioak egiteko.